Hizkuntza pentsamenduaren irudikapen kulturala da.

Glossa

Glossa hitzak “hitz iluna” esan nahi du latinezko jatorrian. Euskaraz “glosa” esan dezakegu.

Designare

Designare hitzak “izendatu” edo “aukeratu” esan nahi du latinezko jatorrian. Euskaraz diseinatu esan dezakegu.

Glosario

Glosario hitza beraz, “hitz ilun multzoa” edo “hitz ilunak
elkartzen diren lekua” izango da. 

Graphikós

Graphikós hitzak “idatzi” edo “marraztu” esan nahi du greko jatorrian. Euskaraz grafiko esan dezakegu.

Izendatzen ez dakiguna gureganatzea zaila da eta aipatzen ez duguna kolektiboki kontuan hartzea are zailagoa. Hitzak falta ditugunean, sormen prozesuak eta kultur eraldaketak barnehutsez eta isilunez emango dira.

Itzalgune hauek argitzeko asmoz, diseinua ikasten, irakasten eta lanbidetzat dugun zenbait diseinatzaile elkartu eta tresna hau garatu dugu, diseinu grafikoaren arloko hitz ilunak bildu, argitu, egituratu eta grafikoki bateratuz.

Erreferentziak

ITZULPENA, DISEINUA ETA MAKETAZIOA